XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire historia

Buruan daukat oraindik 1938ko azaroko egun hartan, nola aita eta aitona Dachau-ko kontzentrazio-esparrura eraman zituzten.

Kristal Hautsien Gaua izenekoaren biharamunean izan zen.

Aiton-amonak bisitan etorri zitzaizkigun etxera.

Kippenheim-era, eta gurekin igaro zuten izualdi hura.

Goiz hotz batean gertatu zen.

Aitona goiz jaikia zen sinagogako elizkizun batean parte hartzeko.

Gainontzekoak atejotze gogor batek esnatu gintuen.

Polizia zen.

Aitarentzako zitazio bat zekarten, udaletxera lehenbailehen joan zedin.

Gizonezko judutar guztiak atxilotu egingo dira orain, esan zuten.

Aitona ere bere sinagogako otoitzetik atera eta atxilotu egin zuten.